Din-A4 tamainako fitxak, inprimatzeko prest!
Urtebetetze festak apaintzeko, ikasgelan jartzeko, etxean ala eskolan koloreztatzeko, txartelak egiteko...
Istorioak edo sentimenduak kontatzeko...
Maitasuna adierazteko...

Nor gara, gure asmoa

kolore kolore haurrei zuzendutako proiektua da; haurrei eta bide batez guraso eta hezitzaileei.

Bertan ilustrazioak daude eskuragarri. Gure egitasmoa kalitatezko irudiak eskaintzea da, gure ohitura, eguneroko bizitza, pertsonai eta berezitasunak jasotzen dituztenak.

Kalitate onenean, dohainik, gure haurren eta gazteen sormena piztu eta lantzeko prest.

  • · Koloretan eta koloreztatzeko fitxak izango dituzue eskura.
  • · Istorioak marrazteko gonbidapena luzatzen duten fitxak ere egongo dira.
    • · Alde batetik, Sormena lantzeko prestaturiko galderak edo proposamenak eskainiko ditugu.
    • · Bestetik, argibide sinple batzuez lagunduta, Adimen emozionala garatzea helburua duten fitxak. Edurne Saizar psikologo eta hezitzailearen laguntzarekin prestatutakoak.

Poliki-poliki hazten joango den proiektua da kolorekolore.com; poliki baina etengabe, gure bizitzaren ilustrazio-funts handi bat sortzea baitu helburu.

kolore kolore, nini_bat-ek sortutako egitasmoa da.

Diseinatzaile, ilustratzaile edo eduki sortzailea bazara zure irudiak bidaltzera gonbidatzen zaitugu. Gure ilustrazio-funtsaren parte bihurtuko zaitugu.



kolore kolore es un proyecto dirigido a niñ@s, y por tanto a madres, padres y educadores.

En esta web encontrareis ilustraciones gratuítas, de calidad, en tamaño DIN A4, en las que se recogen momentos de nuestro día a día, nuestras costumbres, personajes y celebraciones.

Fichas coloreadas (Koloretan), fichas para colorear (Koloreztatzeko), fichas que nos invitan a dibujar historias (Istorioak marraztu/ Sormena) o a expresar nuestros sentimientos (Istorioak marraztu/ Adimen emozionala) y por último animaciones (Animazioak) con mensajes especiales.

Un proyecto de nini_bat que va creciendo poco a poco y que tiene como objetivo convertirse en un gran fondo de ilustraciones.