San Joan bezperako mozorroak

ekaina 19, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

San Joan bezpera oso gustoko deten festa da. Txikitatik suaren misterioa, bere berotasuna eta aldi berean bero horren biolentzia eta zaratak, inguruko algarak, urduritasuna…

Joan den urtean sua eta su inguruan dantzan fitxak prestatu genituen eta aurten mozorroak izan dira fitxa berrien gai nagusia.

Zugarramurdi gogoan izanda aurten suaren inguruan akelarrea antzeztea gura izan dugu.

Azken eguneko lanak “sua” mozorroa eta “akerbeltz” mozorroa prestatzen pasa ditugu. Eskulanak ere egin ditugu eta geure mozorroak prest daude!

san juan sua, sorgina, akerra, sua  mozorroak

san joan bezpera, san joan sua, sorgina, akerra, sua, mozorroak

Hemen dituzue argazkian, gomatxoa erostea falta zaigu sua eta akerraren mozorroak bukatzeko eta sorgin maskara bat margotzeko dugu.

Mozorroak, beti bezala, koloretan edo koloreztatzeko dituzue eskuragarri eta dohan gure web orrian.

Hemen dituzue estekak: Sorgina koloretan, sorgina koloreztatzeko,akerbeltz koloretan, akerbetz koloreztatzeko, sua koloretan eta sua koloreztatzeko

Gure mozorroak erabiltzen badituzue San Joan bezperan bidali argazki edo mezuren bat mese!  😉