Oh txantxangorriak…

iraila 29, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

… gelako sapaian…

Abestiaren leloa buruan dugula prestatu ditugu maskara berri hauek.

Txantxangorria da oraingoan protagonista, txoritxo txiki, bular gorri hori.

Bi fitxa berri aurkituko dituzue geurean bata diseinu ohiko bat, moztu gomatxoa jarri ta listo! Txantxangorria koloretan eta txantxangorria koloreztatzeko.

txantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, masktxantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, mask

Eta bestea maskara 3D bat. Kasu honetan mokoa banatuta dator eta moztu eta itsatsi beharrekoa da. Hau ere bietara txantxangorria koloretan eta txantxangorria koloreztatzeko. Ez da eskulan zaila bainan agian heldu baten laguntza beharko dute zuen haurrek.

txantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, masktxantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, mask

Hemen dizutuzue egun hauetan egin ditugun probatxoak. Geurean guztiz arrakastatsuak izan dira.

Beti bezala kartoi mehe bat beharko duzue eta gomatxoa. Kasu honetan begien zulotxoak eta txoritxoarenak ez datoz bat bainan txantxangorriaren ezaugarri deigarrienetako bat da: begiak oso banatuta ditu.

txantxangorri, maskara, txoria, eskulana

 

 

 

 

 

 

 

 

Txantxangorria marraztu

Txantxangorri egunak izan dira kolore koloren eta hain gustoko degu txoritxo hau modu erraz batean nola marraztu ere erakutsi nahi dizuegula.

txantxangorria, txoria Txantxangorria marraztea oso erraza da, pauso hauek jarraitu:

1. Buru borobiltxoa bainan goikaldean pixkat zapala marraztu.

2. Begiak kanpokaldean eta buruaren erdialdean eta begiak inguratzen borobil handiak kolore gorrikoak.

3. Moko txikia begien altueran, triangelutxo bat da eta goiko aldea borobildua du.

4. Bularra beste borobil berri bat da eta beheko aldean W borobildu bat du. Hau ere gorria.

5. Gorputza borobil luze bat, gris argia.

6. Hankak bi makiltxo eta hiru atzapar hanka bakoitzean.

7. Buztanaren punta hanken atzetik azaltzen da.

 

 

Animatu eta zuen lantxoen argazkiak bidali!!!