Nor gara, gure asmoa

kolore kolore haurrei zuzendutako proiektua da; haurrei eta bide batez guraso eta hezitzaileei.

Bertan ilustrazioak daude eskuragarri. Gure egitasmoa kalitatezko irudiak eskaintzea da, gure ohitura, eguneroko bizitza, pertsonai eta berezitasunak jasotzen dituztenak.

Kalitate onenean, dohainik, gure haurren eta gazteen sormena piztu eta lantzeko prest.

· Koloretan eta koloreztatzeko fitxak izango dituzue eskura.
· Marrazteko gonbidapena luzatzen duten fitxak ere egongo dira.
· Alde batetik, Sormena lantzeko prestaturiko galderak edo proposamenak eskainiko ditugu.
· Bestetik, argibide sinple batzuez lagunduta, Adimen emozionala garatzea helburua duten fitxak. Edurne Saizar psikologo eta hezitzailearen laguntzarekin prestatzen ari garenak.

Poliki-poliki hazten joango den proiektua da kolorekolore.com; poliki baina etengabe, gure bizitzaren ilustrazio-funts handi bat sortzea baitu helburu.

kolore kolore, nini_bat-ek sortutako egitasmoa da.