Mari, Mari… Marijaia dator

abuztua 26, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Marijaia, Bilbo, Aste Nagusia, Festak, JaiaMarijaia Bilboko Aste Nagusira urtero etortzen den pertsonaia da. Pertsonaiak zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu eta Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an Jai Batzordeak eskatuta. Aurpegi irribarretsua eta sudur handia du. Besoak altxatuta ditu beti dantzarako jarrera alaiarekin. Urtero Mari Jaiaren arropak aldatzen dira eta arropa berriarekin etortzen zaigu. Aste Nagusiaren hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta txupina botatzen duten bitartean. Ondoren Bilboko kaleetatik paseatzen ibiltzen da egunero, festaz gozatzen. Aste Nagusia bukatzerakoan joan egiten da eta hurrengo urtean bueltatzen da berriro.

Marijaiaren fitxak koloretan eta koloreztatzeko dizutuela ez ahaztu.

Oso pertsonai maitatua denez, bere abestia ere badu.

Aste Nagusiaz gozatu!!

😉

Badator Marijaia

Aste Nagusia / bakarra dago / hamar gauekoa / munduan
Abuztuan Bilbon / danok kalera / katuek eurek be / jaietan
Mari, Mari / Marijaia dator / Mari, Mari / Marijaia dator
Uger, uger / Bilboko uretan / Mari, Mari / Marijaia dator
Abuztuan danok / zahar eta gazte / gizon eta andre / jaietan
Zapia lepoan / alkar hartuta / kolore guztiak / dantzetan
Goxa eta erlojua / ez ei doaz batera / bata edo bestea / zoratu egin da
Hara hara hara / hara nor datorren / hara hara hara / gure Marijaia
Ene ene ene / oi ai ene bada / aste hau pasata / barriro joango da
Marijaia bera / gure Marijaia / Bilbora etorri da / Aste Nagusira
Aste Nagusi / bakarra munduan / bakarra munduan / Marijaia.