kolore kolore sustatu!

kolorekolore.com poliki-poliki hazten joan nahi duen ilustrazio-funtsa da, eta horretarako sustatzaileen laguntza behar dugu.

Sustatzaileek ilustrazioak egitea eta gure funtsa haztea ziurtatzen dute, sustatzailearen laguntza horretan baitdatza:
Sustatzaile bat= Ilustrazio berri bat!

Ilustrazio bat sustatzeak 220 € (+ BEZ)-eko dirulaguntza suposatzen du. Sustatzera animatzen al zara???

Zertan datza Sustatzaile izatea?

  • kolore kolore-ko taldeak ilustrazio berri bat prestatuko du web orrian kargatzeko dagokion atalean, eta aurrerantzean bertan geldituko da, betirako.
  • Ilustrazioa DinA4 formatuan jasoko da eta orrialde horren behealdean agertuko da ilustrazioa sustatzaile bati esker egin dela eta nor izan den Sustatzaile hori.
  • Ilustrazioak bi bertsio izango ditu, bat Koloretan eta bestea Koloreztatzeko.
  • Hilabete batez (ilustrazioa web orrira igotzen den egunetik hasita) Sustatzailearen logoa azalduko da kolorekolore.com-en “K_Sustatzaile” atalean (orrialdearen eskuineko aldean).
  • Sustatzaileak gaia proposatu dezake eta ahal den neurrian sustatzaileak eskatutakoa egingo dugu. Ilustrazioaren diseinua kolore kolorek erabaki eta garatuko du, beti ilustrazio egokiena prestatzeko helburuarekin.
  • Sustatutako ilustrazioaren Egile Eskubideak egilearenak izango dira.

 

Gai eta pertsonai zerrenda luze bat dugu prestatzeke eta sustatzaileen laguntzari esker zerrenda hori laburtzen saiatuko gara, beraz… izan zaitez K_Sustatzaile!

esaiguzu@kolorekolore.com