kolore kolore_lagun

1. diru ekarpenak

gure proiektua helburu bikoitz batekin jaio zen: dohako eta kalitatezko materiala eskaintzea publizitate gabeko webgune batean.

proiektuari aurre egiteko sustatzaileen bitartez finantziatzea erabaki genuen. sustatzaile hauek aurkitzea ez da beti erraza eta guk fitxa berriak prestatzen jarraitu nahi dugu etengabe.

gurera material bila etortzen bazara lanak ondo egiten ari garelaren seinale. gure proiektua maite baduzu eta bultzada eman nahi badiozu hemen dezu aukera. k_lagun izan zaitez eta ekarpen bat egin. eskerrik asko!

 

2. fitxa ekarpena

diseinatzaile, ilustratzaile edo eduki sortzailea/ekoizlea bazara zure irudiak bidaltzera gonbidatzen zaitugu. gure ilustrazio-funtsaren parte bihurtuko zaitugu eta zure lanak zabaltzen lagunduko dizugu.

haur eta nerabeen hezkuntzan aditua bazara (psikologoa, pedagogoa…) eta zure ezagupenak gurekin partekatu nahi badituzu gure fitxak pedagogikoak izan daitezen, jarri gurekin harremanetan. gure blog-a “albo-oharrak” zuen artikuluak jaso ditzazke bide batez ere.