Familia + eskola = ni(x)

azaroa 7, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

Gure haurrek oso argi izaten dute, askotan, gustukoa zer duten, eta bai etxean eta bai eskolan jo eta ke aritzen dira ekintza, kirol edo jarduera horietan.

Eskolan, mundu berriak ezagutzen dituzte betiere: animaliak, kirolak, herrialdeak, ogibideak, hizkuntzak, zientziak…

jauzi_esponentzialaBatean eta bestean ikusitakoarekin, ezagututakoarekin, bizitakoarekin osatuz doa haien bizitza eta etorkizunean izango direnaren ametsa, asmoa edo ilusioa sortuz doa.

Gure haurren familia+eskola batuketa ondo eginda, argi dugu gure semeak/alabak potentzial handiko pertsonak izango direla, pertsona handiak bihurtuko direla.

Lagundu diezaiegun jauzi esponentzial hori ematen:

· Bidea eman diezaiogun gustuko dituzten gauza horiei

+

· Lagun diezaiegun eskolan egiten duten horrek zertarako balio duen ulertzen.

Etorkizunean izango direnaren oinarriak hortxe baitaude, familian eta eskolan.

Fitxa honen bitartez, hori landu nahi dugu: hitzetan adieraztea zaila den hori irudikatzea, jolastuz eta ondo pasatuz, eta horri buruz hitz egiteko aukera ematea, gure haurrak hobeto ezagutzearren.