Eguzkia eta euskal disenu grafikoa
iraila 18, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore
Diseinu grafiko aldetik ikusita eguzkilorea gure ikurretako bat da.
Baserrien sarreran jartzen zen eta zoritxarra uxatzea zuen helburu. Gaur egun material askotan aurkitu ditzazkegu: egurra, metalak, zeramika, harri bitxi bihurtuta… Naturalak, mendian daudenak, ezin dira hartu debekatuta dago garai batean desagertzear egon bait ziren (etxean eguzkilorea izatea modan jarri zen garai batean).
Plastikoki oso ikur erakargarria da, oso berezia da eta bere garaian diseinatzea plazer hutsa izan zen. Kartela aspaldi duzue eskuragarri kolore koloren eta udaran zehar beste moldaketa batzuk prestatu ditugu: gonbidapen txartelak eta zorion txartelak, biak Bihotzetik atalean.
Beti bezala koloretan eta koloreztatzeko. Bilatzailean “eguzkilore” jarrita ere azalduko zaizkizue aukera guztiak.
Eguzkilorea “eguzkia”ren irudikapena da, bere istorio propioa du bainan oinarrian “argia” ematea da bere lana, iluntasunari aurre egin.
Eguzkia da gure istorio grafikoan errepikatzen den ikono nagusietako bat.
San Telmo-ko bisitan eguzki horren hainbat bilakera aurkitu genituen. Poliki, poliki ikur horiei forma eman eta geurean eskaintzeko asmoa degu.
Prozesu horretan ikasten duguena ere hemen kontatuko dizuegu 😉