demokrazia etxean hasten da

urria 16, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

HAZI HEZI aldizkaria. 10. alea

Garrasia, ipurdikoa, juizioa… gainezka egiten dute sarri gurasoek, nahi ez luketen eran jokatuz haurrekin. Familiako harremanak begirunezkoak izan daitezen bi oinarri dituzte: norbere burua errespetatzea eta haurren garapen-premiak asetzea.

Errespetuzkoak al dira familizera_esanako harremanak? Adeitsuak, begirunezkoak, demokratikoak, parekideak al dira gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioak? Goizean goiz etxe ugaritan ikus daitekeen erretratu bati begiratuko diogu: “Egon geldi!”, “ez jo anaiari (geuk ipurdikoa ematen diogun bitartean)“, “ez jantzi jertse hori galtza horiekin, jantzi hau!”, “mugi azkar! Beti azkena izaten zara!”, “ez baduzu gosaria bukatzen eguerdian telebista gabe geldituko zara!”. Zenbat agindu, exijentzia eta zenbat juizio etiketa, konparaketa, xantaia entzuten ditu haur batek bere gurasoen ahotik ateratzen, ia oharkabean, goiz batean, egun batean, haurtzaro osoan zehar?

Nola bilakatu maitasunezko sentimenduak jarrera eta harreman txeratsu? Seme-alabekiko harremanak (ikasleekiko hartu-emanak nahiz bilobekikoak) errespetuzkoak izan daitezen nahi badugu, ez da aski desio izatea, ariketa kontziente bat egin behar da, Miren Camison filosofo eta irakasle eta Nerea Mendizabal psikopedagogoaren arabera, kulturalki eta sozialki jaso dugun eredua ez baita adeitsua izan: “Garrasia, zigorra, zaplaztekoa… ateratzen zaizkigu nahiz eta ez dugun inolaz ere horrela jokatu nahi; haurrak ginenean guk geuk ez genuelako beste jokaera bat bizi izan. Gure gizartean ez dagoenez errespetuzko kultura bat, elkarrizketaren kultura hori ez daukagunez, ziurrenik haur ginenean ez genuen errespetua osoki bizi izan, eta hori daukagu barrenean”. Mendizabalen arabera ere, testuinguru benetan demokratikoa bizi ez izana dago deitoratzen dugun baina ateratzen zaigun jarrera horren muinean: “Belaunaldiz belaunaldi jaso dugu egoera gatazkatsuak juiziotik, eginbeharretik, erruduntasunetik eta zigorretik kudeatzeko automatismoa. Ez dugu jakin izan beste era batera egiten, eta gaur egun, hau da gure garunean oso ondo programatua daukagun jokaera”.

Artikulu osoa irakurri

Guk gure aldetik komunizazioa errazteko fitxa edo “jokoa” sortu dugu.

Bi pertsonai, heldu eta haurra, bata bestearen parean eta hitzegitko ahalmen berdinarekin. Zer esan nahi diozu besteari??