geureak

thumb_id: 3404

zorionak kartela

azaroa 26, 2015 in bihotzetik, koloretan

zorionak · zorion kartela

eskerrak emateko, zoriontzeko, pareta edo opari berezi bat apaintzeko…

“La tombe basque” Louis Colas, 1923 argitaratutako liburuaren tipografia ederrean oinarrituta dago diseinua.

diseinua: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Zorionak Kartela2

 

thumb_id: 3354

zorionak

azaroa 20, 2015 in bihotzetik, koloreztatzeko

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Zorionak Txartela G
zorionak · zorion txartela

eskerrak emateko, zoriontzeko, mezu berezi bat apaintzeko…

“La tombe basque” Louis Colas, 1923 argitaratutako liburuaren tipografia ederrean oinarrituta dago diseinua.

koloreztatu, moztu, tolestu eta prest duzu!

diseinua: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Zorionak Txartela G
thumb_id: 3350

zorionak txartela

azaroa 20, 2015 in bihotzetik, koloretan

zorionak · zorion txartela

eskerrak emateko, zoriontzeko, mezu berezi bat apaintzeko…

“La tombe basque” Louis Colas, 1923 argitaratutako liburuaren tipografia ederrean oinarrituta dago diseinua.

moztu, tolestu eta prest duzu!

diseinua: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Zorionak Txartela
thumb_id: 3318

non gogoa, han zangoa

azaroa 9, 2015 in istorioak marraztu, marrazteko

hemen duzu gure proposamena: marraztu ezazu non dauden zure gogoa eta zure zangoa (non gogoa, han zangoa).  Gure atsotitz entzundakoena izango da honako hau; askotan mendi munduari lotzen duguna.

egun hauetan oso modan dagoen “jabekuntza” ideia du oinarritzat eta oso gogoko dugu. animatu eta marraztu zurea!

egilea:nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Non-gogoa-han-zangoa
thumb_id: 3266

ipuscua 1025

urria 27, 2015 in istorioak marraztu, marrazteko

ipuscua (Gipuzkoa) hitza lehen aldiz 1025 urteko idatzi batean azaltzen da, Olazabal monastegiaren dohaitza gutunean.

testua latinez zegoen idatzia, noski, bainan “senior Garcia Acenariz de Ipuscua” bertan azaltzen zen; baita “Sancius rex regnans in Pampilona”.

irudikatu dezakezu nolakoa zen gure ipuscua garai hartan?? zaldun garaia zen, otsoak eta hartzak ugari izango ziren, baserriak oraindik asmatu gabeak… hemen duzu ipuscua hitzaren “ilustrazioa” bete ezazu zure marrazkiekin falta dena.

ipuscuari buruz gehiago jakin nahi?

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Ipuscua
thumb_id:

1025 – senior Garcia Acenariz de Ipuscua

urria 27, 2015 in *albo-oharrak

Wikipedian informazio bila nenbilela datu xelebre honekin egin nuen topo. 1025. urtean azaltzen da lehenengo aldiz “Gipuzkoa” toponimoa, garai hartan “Ipuscua” zena. Senior Garcia Acenariz de Ipuscua, ezagutzen den Gipuzkoako lehen jauntxoa, Olazabal monastegiaren dohaitza egiten du testu horretan.

Azkenaldian grafia eta kaligrafiarekin bueltaka nabilenez testu hori ikustea mundiala izango zela pentsatu nuen. Nondik hasi ez nekien beraz Google-en saiatu nintzen eta baita lortu ere. “Documento importante” izenburua duen Euskomediako PDF batera eraman zidan bilaketak eta han zegoen XI. mendeko esku iskribua.

olazabal-dohaitza, monastegia, ipuscua, 1025,

Esku iskribua ikusita ezinezkoa iruditu zitzaidan “Ipuscua” hitza aurkitzea eta Euskomedia Fundazioko lagunekin harremanetan jarri nintzan ea beraiek hitz zehatza lokalizatuta zuten galdezka. Artikulua 1931ko XXII. RIEV aldizkarian jasotzen zela esan zidaten eta baita ere eskatutakoa lortu:

ipuscua,

senior Garcia Acenariz de Ipuscua
 
 
1025, ipuscua
ipuscua
Hasieran buruan nituen garai hartako esku iskribuak kodex-ak zirenez testu hau nahasia eta “zikina” iruditu zitzaidan. Orain “lan iskribu” bat zelaz ohartzen naiz eta ez artearen eta edertasunaren ikuspuntutik abiatzen zen testua.
Eredua aurrean izanda “ipuscua” modu argiago batean errepikatu nahi izan dugu eta hemen duzue.
ipuscua, 1025

Eta fitxa??? ze fitxa egin genezakeen “ipuscua” testutik abiatuta??

Ba 1025 urte hartako ipuscua hura irudikatzera gonbidatzen diguna.
XI. mendea… zer dakigu garai hartaz??
· Zaldunen garaia zen, errege nafarra genuen: Sancius Rex regnants in Pampilona (bere aipamena testuan azaltzen da),
· baserririk ez zegoen, XV. garren mendeko eraikuntzak bait dira, etxolatan bizi ziren. Ikazkinen aterpetxeen edo artzaien borden antzeko etxeetan bizi ziren,
· zein izango zen inguruko natura, animaliekin harremana, ze animali izango ziren arriskutsuenak
Irudikatu eta marraztu zure 1025ko ipuskua!!! Animatu zuen lanen irudiak bidaltzera!
Euskomedia fundazioari bere laguntza eskertu nahiko nioke.
 
ipuscua, 1025
thumb_id: 3234

Chirotherium maskara

urria 6, 2015 in koloretan, mozorroak

Chirotherium dinosaurioaren maskara.

Moztu, gomatxoa jarri eta prest duzu!

Chirotherium-aren aztarnak Iruñako Gaztelu plazako xafla batean aurkitu ziren eta 1876an Madrileko Natur Zientzia museora eraman ziren.

Dinosaurio hau krokodiloen arbasoa da, haragijalea. Triasiko garaiko arrastoak dira eta gure dinosaurioak dira.

Chirotherium-ei buruzko info gehiago

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Chirotherium Mozorroa
thumb_id: 3235

Chirotherium maskara

urria 6, 2015 in koloreztatzeko, mozorroak

Chirotherium dinosaurioaren maskara koloreztatzeko.

Koloreztatu, moztu, gomatxoa jarri eta prest duzu!

Chirotherium-aren aztarnak Iruñako Gaztelu plazako xafla batean aurkitu ziren eta 1876an Madrileko Natur Zientzia museora eraman ziren.

Dinosaurio hau krokodiloen arbasoa da, haragijalea. Triasiko garaiko arrastoak dira eta gure dinosaurioak dira.

Chirotherium-ei buruzko info gehiago

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Chirotherium Mozorroa G
thumb_id:

Oh txantxangorriak…

iraila 29, 2015 in *albo-oharrak

… gelako sapaian…

Abestiaren leloa buruan dugula prestatu ditugu maskara berri hauek.

Txantxangorria da oraingoan protagonista, txoritxo txiki, bular gorri hori.

Bi fitxa berri aurkituko dituzue geurean bata diseinu ohiko bat, moztu gomatxoa jarri ta listo! Txantxangorria koloretan eta txantxangorria koloreztatzeko.

txantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, masktxantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, mask

Eta bestea maskara 3D bat. Kasu honetan mokoa banatuta dator eta moztu eta itsatsi beharrekoa da. Hau ere bietara txantxangorria koloretan eta txantxangorria koloreztatzeko. Ez da eskulan zaila bainan agian heldu baten laguntza beharko dute zuen haurrek.

txantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, masktxantxangorria, txoria, maskara, petirrojo, careta, robin readbreast, mask

Hemen dizutuzue egun hauetan egin ditugun probatxoak. Geurean guztiz arrakastatsuak izan dira.

Beti bezala kartoi mehe bat beharko duzue eta gomatxoa. Kasu honetan begien zulotxoak eta txoritxoarenak ez datoz bat bainan txantxangorriaren ezaugarri deigarrienetako bat da: begiak oso banatuta ditu.

txantxangorri, maskara, txoria, eskulana

 

 

 

 

 

 

 

 

Txantxangorria marraztu

Txantxangorri egunak izan dira kolore koloren eta hain gustoko degu txoritxo hau modu erraz batean nola marraztu ere erakutsi nahi dizuegula.

txantxangorria, txoria Txantxangorria marraztea oso erraza da, pauso hauek jarraitu:

1. Buru borobiltxoa bainan goikaldean pixkat zapala marraztu.

2. Begiak kanpokaldean eta buruaren erdialdean eta begiak inguratzen borobil handiak kolore gorrikoak.

3. Moko txikia begien altueran, triangelutxo bat da eta goiko aldea borobildua du.

4. Bularra beste borobil berri bat da eta beheko aldean W borobildu bat du. Hau ere gorria.

5. Gorputza borobil luze bat, gris argia.

6. Hankak bi makiltxo eta hiru atzapar hanka bakoitzean.

7. Buztanaren punta hanken atzetik azaltzen da.

 

 

Animatu eta zuen lantxoen argazkiak bidali!!!

thumb_id: 3152

Txantxangorri 3D maskara

iraila 28, 2015 in koloreztatzeko, mozorroak

Koloreztatzeko txantxangorri maskara hemen duzu eskura, mokoa itsatsi behar diozu 3D maskara bat izateko.

Kartoi mehe batean inprimatu, moztu, koloreztatu, mokoa itsatsi, gomatxoa jarri  eta prest duzu!

Koloretan nahi baduzu ala maskara sinpleago bat nahi ezkero badugu beste txantxangorri maskara batzuk. Bilatu itzazu aukera guztiak “txantxangorri” hitza bilatzailean jarrita.

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Txantxangorria Eskulana G
thumb_id: 3151

Txantxangorri maskara 3D

iraila 28, 2015 in koloretan, mozorroak

Txantxangorri maskara hemen duzu eskura, mokoa itsatsi behar diozu 3D maskara bat izateko.

Kartoi mehe batean inprimatu, moztu, mokoa itsatsi, gomatxoa jarri  eta prest duzu!

Koloreztatu nahi baduzu ala maskara sinpleago bat nahi ezkero badugu beste txantxangorri maskara batzuk. Bilatu itzazu aukera guztiak “txantxangorri” hitza bilatzailean jarrita.

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Txantxangorria Eskulana
thumb_id: 3148

Txantxangorri maskara

iraila 28, 2015 in koloreztatzeko, mozorroak

Kolorazteko txantxangorri maskara hemen duzu eskura.

Kartoi mehe batean inprimatu, koloreztatu, moztu, gomatxoa jarri  eta prest duzu!

Koloreztatuta nahi baduzu ala eskulana egiteko gogoa izan ezkero badugu beste txantxangorri maskara batzuk. Bilatu itzazu aukera guztiak “txantxangorri” hitza bilatzailean jarrita.

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Txantxangorria G
thumb_id: 3150

Txantxangorri maskara

iraila 28, 2015 in koloretan, mozorroak

Txantxangorri maskara hemen duzu eskura.

Kartoi mehe batean inprimatu, moztu, gomatxoa jarri  eta prest duzu!

Koloreztatu nahi baduzu ala eskulana egiteko gogoa izan ezkero badugu beste txantxangorri maskara batzuk. Bilatu itzazu aukera guztiak “txantxangorri” hitza bilatzailean jarrita.

gure proiektua gustoko baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Txantxangorria
thumb_id:

Eguzkia eta euskal disenu grafikoa

iraila 18, 2015 in *albo-oharrak

Diseinu grafiko aldetik ikusita eguzkilorea gure ikurretako bat da.

Baserrien sarreran jartzen zen eta zoritxarra uxatzea zuen helburu. Gaur egun material askotan aurkitu ditzazkegu: egurra, metalak, zeramika, harri bitxi bihurtuta… Naturalak, mendian daudenak, ezin dira hartu debekatuta dago garai batean desagertzear egon bait ziren (etxean eguzkilorea izatea modan jarri zen garai batean).

Plastikoki oso ikur erakargarria da, oso berezia da eta bere garaian diseinatzea plazer hutsa izan zen. Kartela aspaldi duzue  eskuragarri kolore koloren eta udaran zehar beste moldaketa batzuk prestatu ditugu: gonbidapen txartelak eta zorion txartelak, biak Bihotzetik atalean.

eguzkilorea, txartela, gonbidapena, kartela, invitación, tarjeta

Beti bezala koloretan eta koloreztatzeko. Bilatzailean “eguzkilore” jarrita ere azalduko zaizkizue aukera guztiak.

Eguzkilorea “eguzkia”ren irudikapena da, bere istorio propioa du bainan oinarrian “argia” ematea da bere lana, iluntasunari aurre egin.

Eguzkia da gure istorio grafikoan errepikatzen den ikono nagusietako bat.

San Telmo-ko bisitan eguzki horren hainbat bilakera aurkitu genituen. Poliki, poliki ikur horiei forma eman eta geurean eskaintzeko asmoa degu.

Prozesu horretan ikasten duguena ere hemen kontatuko dizuegu 😉

san telmo, hilarria, eguzkia, ikurrak

 

 

 

 

 

 

 

San Telmo museoa – Hilarriak

san telmo, hilarria,

thumb_id: 3083

eguzkilorea gonbidapena

iraila 15, 2015 in bihotzetik, koloreztatzeko

lagunei eta familiari zure ospakizun berezi horretara gonbidatzeko.

koloreztatu, moztu, tolestu eta prest dituzu!

diseinua: nini_bat

gure proiektua maite baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Gonbidapena Eguzkilorea G
thumb_id: 3082

eguzkilore gonbidapena

iraila 15, 2015 in bihotzetik, koloretan

lagunei eta familiari zure ospakizun berezi horretara gonbidatzeko.

moztu, tolestu eta prest dituzu!

diseinua: nini_bat

gure proiektua maite baduzu eta bultzada eman nahi badiozu ekarpen bat egin. eskerrik asko!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Gonbidapena Eguzkilorea
thumb_id:

Mari, Mari… Marijaia dator

abuztua 26, 2015 in *albo-oharrak

Marijaia, Bilbo, Aste Nagusia, Festak, JaiaMarijaia Bilboko Aste Nagusira urtero etortzen den pertsonaia da. Pertsonaiak zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu eta Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an Jai Batzordeak eskatuta. Aurpegi irribarretsua eta sudur handia du. Besoak altxatuta ditu beti dantzarako jarrera alaiarekin. Urtero Mari Jaiaren arropak aldatzen dira eta arropa berriarekin etortzen zaigu. Aste Nagusiaren hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta txupina botatzen duten bitartean. Ondoren Bilboko kaleetatik paseatzen ibiltzen da egunero, festaz gozatzen. Aste Nagusia bukatzerakoan joan egiten da eta hurrengo urtean bueltatzen da berriro.

Marijaiaren fitxak koloretan eta koloreztatzeko dizutuela ez ahaztu.

Oso pertsonai maitatua denez, bere abestia ere badu.

Aste Nagusiaz gozatu!!

😉

Badator Marijaia

Aste Nagusia / bakarra dago / hamar gauekoa / munduan
Abuztuan Bilbon / danok kalera / katuek eurek be / jaietan
Mari, Mari / Marijaia dator / Mari, Mari / Marijaia dator
Uger, uger / Bilboko uretan / Mari, Mari / Marijaia dator
Abuztuan danok / zahar eta gazte / gizon eta andre / jaietan
Zapia lepoan / alkar hartuta / kolore guztiak / dantzetan
Goxa eta erlojua / ez ei doaz batera / bata edo bestea / zoratu egin da
Hara hara hara / hara nor datorren / hara hara hara / gure Marijaia
Ene ene ene / oi ai ene bada / aste hau pasata / barriro joango da
Marijaia bera / gure Marijaia / Bilbora etorri da / Aste Nagusira
Aste Nagusi / bakarra munduan / bakarra munduan / Marijaia.

thumb_id: 3034

eguzkilore txartela

abuztua 6, 2015 in bihotzetik, koloreztatzeko

eskerrak emateko, zoriontzeko, mezu berezi bat apaintzeko…

koloreztatu, moztu, tolestu eta prest duzu!

diseinua: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Eguzkilore-txartela G
thumb_id: 3008

eguzkilore txartela

abuztua 5, 2015 in bihotzetik, koloretan

eskerrak emateko, zoriontzeko, mezu berezi bat apaintzeko…

moztu, tolestu eta prest duzu!

diseinua: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Eguzkilore-txartela
thumb_id:

Gure dinosaurioen arrastoak…

uztaila 23, 2015 in *albo-oharrak

Aspaldi eskuartean genuen lana zen fitxa hau. Euskal herriko dinosaurioak irudikatu nahi genituen… Bat behintzat irudikatzen hastea.

Oso prozesu luzea eta gogorra izan da. Inoiz diseinatu degun gauza/irudi/pertsonai zaiena izan da. “Beta” fitxa bat dela esan dezakegu ere, maitasun handiz egindakoa da bainan ametsgaiztoa bihurtu dena. Hobetu behar dela argi dugun arren argitaratzea erabaki dugu eta hemen dezute.

 

chirotherium, dinosaurioa, iruna, gaztelu plazaChirotherium aztarnak Gaztelu plaza, Iruñea.

Geure etxean dinosaurio zaleak gara, paleontologo txiki bat edo beste baditugu inguruan eta beti galdera berdina dantzan: dinosaurio hau (trizeratops, tiranosaurio, espinosaurio, karnotaurio…) hemen bizi zen? eta beti erantzun berdina. Ez, hemen ez ziren dinosaurioak bizi, Donostia itsasoa zen.

Egun batean zalantza modu zientifikoago batean erantzutea erabaki genuen eta Google-n bilaketa egin genuen 😉

Aranzadi Zientzia Elkarteko artikulua aurkitu genuen “Azken dinosaurioak Euskal Herrian egon ziren” izenekoa, bagenuen ba ziurtapena eta orduantxe ere fitxa egiteko asmoa sortu.

Handik gutxira Toti Martinez de Lezearen aurkezpen batera joan ondoren bere Facebook-eko lagun egin ginen eta bertan Irunako Gaztelu plazan aurkitutako aztarna batez aritzen ziren.  Artikuloa “Huellas de dinosaurio de la plaza del castillo de Pamplona…en Madrid (1)Selva de Irati blog-ean irakurri dezakezute. 1876an Madrileko Natur Zientzien museora eraman zuten Iruñan aurkitutako aztarnen xaflaz aritzen dira (gaizki ulertu bat ere argitzen dute artikulu horretan).

Chirotheriumak krokodiloen arbasoak

Gure dinosaurioei buruzko informazioa beraz, izan bagenuen. Nondik hasi xedatu behar.

Gaztelu plazako aztarnen istorioan sakonduz Chirotherium-ak krokodiloen arbasoak direla jakiteak erabakiorra izan zen eta hortik abiatuta hasi zen fitxaren diseinua. Urtarrilean hasi ginen… uztailan gaude.

Dinosaurioak eta krokodiloak oso animali erakargarriak dira haurrentzako, bi hauek buruan izanda eta paleontologoak Chirotheriumak nola irudikatu dituzten ikusiz geure bertsioa sortu genuen. Gu ez gara paleontologoak bainan gure umeen (eta helduen) jakinmina piztea gustatzen zaigu eta fitxa honen bitartez lortzea espero dugu.

Azkenik, Triasiko garaiko aztarnak direla esan eta Chirotheium hitza 5 hatz esan nahi duela; gizaki eta tximinoen modura 5 hatz zituzten, bainan ez dago harremanik gu eta beraien artean. Haragijaleak, tamaina handikoak eta erdi-tente ibiltzen zen.

Paleontologian adituak ez garela azpimarratu nahi degu. Esandakoa ez bada guztiz zuzena, bidaliguzue mezu bat eta osatuko dugu.

Jaun andreak Chirotherium-a koloretan eta/edo koloreztatzeko on-line duzue.

thumb_id: 2931

Chirotherium aztarnak

uztaila 23, 2015 in koloreztatzeko, natura

Chirotherium dinosaurioa koloreztatzeko.

Chirotherium-aren aztarnak Iruñako Gaztelu plazako xafla batean aurkitu ziren eta 1876an Madrileko Natur Zientzia museora eraman ziren.

Dinosaurio hau krokodiloen arbasoa da, haragijalea. Triasiko garaiko arrastoak dira eta gure dinosaurioak dira.

Chirotherium-ari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Chirotherium G
thumb_id: 2930

Chirotherium

uztaila 23, 2015 in koloretan, natura

Chirotherium dinosaurioa.

Chirotherium-aren aztarnak Iruñako Gaztelu plazako xafla batean aurkitu ziren eta 1876an Madrileko Natur Zientzia museora eraman ziren.

Dinosaurio hau krokodiloen arbasoa da, haragijalea. Triasiko garaiko arrastoak dira eta gure dinosaurioak dira.

Chirotherium-ari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Chirotherium
thumb_id: 2916

Marijaia

uztaila 2, 2015 in geureak, koloreztatzeko

margotu eta koloreztatu Marijaia eta bere jantziak.

Marijaia Bilboko Aste Nagusira urtero etortzen den pertsonaia da. Zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu eta Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an Jai Batzordeak eskatuta. Aste Nagusiaren hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta txupina botatzen duten bitartean. Ondoren Bilboko kaleetatik paseatzen ibiltzen da egunero, festaz gozatzen.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Azkue Fundazioa

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Marijaia G
thumb_id: 2902

Marijaia

ekaina 30, 2015 in geureak, koloretan

Marijaia Bilboko Aste Nagusira urtero etortzen den pertsonaia da. Zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu eta Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an Jai Batzordeak eskatuta. Aste Nagusiaren hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta txupina botatzen duten bitartean. Ondoren Bilboko kaleetatik paseatzen ibiltzen da egunero, festaz gozatzen.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Azkue Fundazioa

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Marijaia
thumb_id:

San Joan bezperako mozorroak

ekaina 19, 2015 in *albo-oharrak

San Joan bezpera oso gustoko deten festa da. Txikitatik suaren misterioa, bere berotasuna eta aldi berean bero horren biolentzia eta zaratak, inguruko algarak, urduritasuna…

Joan den urtean sua eta su inguruan dantzan fitxak prestatu genituen eta aurten mozorroak izan dira fitxa berrien gai nagusia.

Zugarramurdi gogoan izanda aurten suaren inguruan akelarrea antzeztea gura izan dugu.

Azken eguneko lanak “sua” mozorroa eta “akerbeltz” mozorroa prestatzen pasa ditugu. Eskulanak ere egin ditugu eta geure mozorroak prest daude!

san juan sua, sorgina, akerra, sua  mozorroak

san joan bezpera, san joan sua, sorgina, akerra, sua, mozorroak

Hemen dituzue argazkian, gomatxoa erostea falta zaigu sua eta akerraren mozorroak bukatzeko eta sorgin maskara bat margotzeko dugu.

Mozorroak, beti bezala, koloretan edo koloreztatzeko dituzue eskuragarri eta dohan gure web orrian.

Hemen dituzue estekak: Sorgina koloretan, sorgina koloreztatzeko,akerbeltz koloretan, akerbetz koloreztatzeko, sua koloretan eta sua koloreztatzeko

Gure mozorroak erabiltzen badituzue San Joan bezperan bidali argazki edo mezuren bat mese!  😉

thumb_id: 2851

Akerbeltz mozorroa – akelarrea

ekaina 19, 2015 in koloreztatzeko, mozorroak

San Joan bezperan akelarrea ospatzeko asmoa dezute? edota antzerki baterako? Hemen dezu ba akerbeltz mozorroa.

Moztu, goma zulotxoetatik pasa eta prest dezu!

Akelarrea ospatzeko asmoa baduzu ez ahaztu gure “sorginen” txanoaren mozorroa ere badugula eta Sua mozorroa ere.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Akerbeltz G
thumb_id: 2850

Akerbeltz mozorroa – akelarrea

ekaina 19, 2015 in koloretan, mozorroak

San Joan bezperan akelarrea ospatzeko asmoa dezute? edota antzerki baterako? Hemen dezu ba akerbeltz mozorroa.

Moztu, goma zulotxoetatik pasa eta prest dezu!

Akelarrea ospatzeko asmoa baduzu ez ahaztu gure “sorginen” txanoaren mozorroa ere badugula eta Sua mozorroa ere.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Akerbeltz
thumb_id: 2829

Sua mozorroa – San Joan bezpera

ekaina 17, 2015 in koloreztatzeko, mozorroak

Sua mozorroa behar dezu San Joan bezperan suaren inguruan dantza egiteko? edota antzerki baterako? Hemen dezu ba mozorroa.

Koloreztatu, moztu, goma zulotxoetatik pasa eta prest dezu!

Akelarrea ospatzeko asmoa baduzu ez ahaztu gure “sorginen” txanoaren mozorroa ere badugula.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Sua Mozorroa G
thumb_id: 2826

Sua mozorroa – San Joan bezpera

ekaina 17, 2015 in koloretan, mozorroak

Sua mozorroa behar dezu San Joan bezperan suaren inguruan dantza egiteko? edota antzerki baterako? Hemen dezu ba mozorroa.

Moztu, goma zulotxoetatik pasa eta prest dezu!

Akelarrea ospatzeko asmoa baduzu ez ahaztu gure “sorginen” txanoaren mozorroa ere badugula.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Sua Mozorroa
thumb_id: 2778

zer amesten du?

maiatza 26, 2015 in istorioak marraztu, marrazteko

gaua, iluntasuna, loa… beldurrak azaltzen diren unea.

amesgaiztoak lantzeko eta hitzegiteko aukera ematen duen fitxa.

marraztuz eta koloreztatuz emozioak adierazi !

egilea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Amesgaiztoa
thumb_id: 2769

itsas zaldia 2

maiatza 18, 2015 in koloreztatzeko, natura

zorion txartela · Aquarium Donostia·SS

egilea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Itsaszaldia2 G
thumb_id: 2767

itsas zaldia laranja

maiatza 18, 2015 in koloretan, natura

zorion txartela

Aquarium Donostia·SS

egilea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Itsaszaldia2
thumb_id: 2707

haurdun!!!!

martxoa 27, 2015 in adimen emozionala, marrazteko

idatz itzazu haurdunaldiaz jabetzen eta hausnartzen laguntzeko prozesuari loturiko emozioak: hasieran sentitutakoa, asteak pasa ahala bizi duzuna, erditzea iristen ari denean esperimentatutakoa… osatu zure zurrunbiloa!

egilea: nini_bat

sustatzailea: hazi-hezi

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Haurdun

 

thumb_id:

euria hasi zen…

martxoa 3, 2015 in *albo-oharrak

uholdea_oharrak

Halakoa izan da azken egunetan bizi izan duguna, nola bait kontatu nahi genizuen. “koloretan/bihotzetik”

Zuen istorioa kontatzeko beharra badezute, fitxa hemen aurkituko dezute: “marrazteko/ istorioak marraztu”

euriahasizen

 

thumb_id: 2629

Euria hasi zen…

martxoa 3, 2015 in istorioak marraztu, marrazteko

egun batean euria hasi zen… eta zer gertatu zen ondoren? marraztu ezazu

gure marrazkia ikusi nahi? koloretan/bihotzetik

egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Euria Hasi Zen
thumb_id: 2633

euria hasi zen…

martxoa 3, 2015 in bihotzetik, koloretan

…eta tristura zabaldu zen.

uholdeak gure bihotzean sorrerazi zuen sentimenduaren istorioa.

baduzu marrazteko istorio bat? marraztu /istorioak marraztu

egilea: nini_bat

Sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Uholdea

thumb_id: 2613

Arantzazuko Ama konpania · Donostiako danborrada

urtarrila 13, 2015 in festak, koloreztatzeko

fitxa zure eta zure lagunen ezaugarriekin koloreztatu. zure konpainia sortu!

Egilea: nini_bat

Sustatzaile bila

www.kolorekolore.com sustatu eta lagundu dohako ilustrazio funts handi bat sortzen!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore ArantzazukoAma G
thumb_id: 2600

Arantzazuko Ama konpania · Donostiako danborrada

urtarrila 13, 2015 in festak, koloretan

Egilea: nini_bat

Sustatzaile bila

www.kolorekolore.com sustatu eta lagundu dohako ilustrazio funts handi bat sortzen!

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore ArantzazukoAma
thumb_id: 2582

txarteltxoak: olentzero · mari domingi

abendua 17, 2014 in geureak, koloreztatzeko

txarteltxo apaingarriak/eguberri txartelak.

koloreztatu eta moztu Olentzero eta Mari Domingi. zure etxea edo zuhaitza apaindu!
egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Eguberri Apaingarriak G
thumb_id: 2568

txarteltxoak: olentzero · mari domingi

abendua 17, 2014 in geureak, koloretan

txarteltxo apaingarriak/eguberri txartelak.

moztu Olentzero eta Mari Domingi panpinak. zure etxea edo zuhaitza apaindu!
egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Eguberri Apaingarriak
thumb_id: 2596

panpinak: Olentzero · Mari Domingi

abendua 17, 2014 in geureak, koloreztatzeko

panpintxo apaingarri/eguberri txartelak.

moztu, marraztu eta koloreztatu Olentzero eta Mari Domingi. gurutzatuta montatu. panpintxoak prest dituzu!
egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
KoloreKolore Mari Domingi Olentzero Panpinak
thumb_id: 2544

Z · eguberri txartela

abendua 15, 2014 in bihotzetik, koloreztatzeko

zorion txartela

koloreztatu, moztu, tolestu eta prest duzu!
egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Z G
thumb_id: 2530

Z · eguberri txartela

abendua 15, 2014 in bihotzetik, koloretan

zorion txartela

moztu, tolestu eta prest duzu!
egilea: nini_bat

sustatzailea: nini_bat

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Z

thumb_id: 2516

bazen behin…

azaroa 21, 2014 in bihotzetik, koloretan

…liburuei maitasuna!

adierazi zure maitasuna kartel apaingarri honekin.

egilea: nini_bat

Sustatzailea: Erein argitaletxea

*zure ipuin gogokoena marraztu nahi baduzu: marrazteko/istorioak marraztu atalera joan 😉

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Bazenbehin
thumb_id: 2507

bazen behin…

azaroa 20, 2014 in istorioak marraztu, marrazteko

marraztu zure ipuinik gogokoena eta zure gela apaindu.

egilea: nini_bat

sustatzailea: Erein argitaletxea

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Bazenbehin M
thumb_id:

Familia + eskola = ni(x)

azaroa 7, 2014 in *albo-oharrak

Gure haurrek oso argi izaten dute, askotan, gustukoa zer duten, eta bai etxean eta bai eskolan jo eta ke aritzen dira ekintza, kirol edo jarduera horietan.

Eskolan, mundu berriak ezagutzen dituzte betiere: animaliak, kirolak, herrialdeak, ogibideak, hizkuntzak, zientziak…

jauzi_esponentzialaBatean eta bestean ikusitakoarekin, ezagututakoarekin, bizitakoarekin osatuz doa haien bizitza eta etorkizunean izango direnaren ametsa, asmoa edo ilusioa sortuz doa.

Gure haurren familia+eskola batuketa ondo eginda, argi dugu gure semeak/alabak potentzial handiko pertsonak izango direla, pertsona handiak bihurtuko direla.

Lagundu diezaiegun jauzi esponentzial hori ematen:

· Bidea eman diezaiogun gustuko dituzten gauza horiei

+

· Lagun diezaiegun eskolan egiten duten horrek zertarako balio duen ulertzen.

Etorkizunean izango direnaren oinarriak hortxe baitaude, familian eta eskolan.

Fitxa honen bitartez, hori landu nahi dugu: hitzetan adieraztea zaila den hori irudikatzea, jolastuz eta ondo pasatuz, eta horri buruz hitz egiteko aukera ematea, gure haurrak hobeto ezagutzearren.

thumb_id: 2472

jauzi esponentziala

azaroa 7, 2014 in guraso eskola, marrazteko

familia+eskola= ni(x)

idatzi edo/eta marraztu familian egitea gustatzen zaizuna+eskolan ikasi eta egiten duzuna. biak batzerakoan zer egiteko gai zaren marraztu edo/eta idatzi.
Ondo pasa!

fitxa honen zergatia ezagutu nahi?

egilea: nini_bat

Sustatzailea Baikara, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Jauziesponentziala
thumb_id: 2426

emozioak

azaroa 4, 2014 in bihotzetik, koloreztatzeko

inprimatu, moztu, koloreztatu-pertsonalizatu eta erabili. Paretan itsasi edo makiltxoa jarri…

aurpegitxoak nola erabili eta zertarako baliagarriak diren jakiteko hemen klik egin

egilea: nini_bat

Sustatzailea Ttiklik elkargunea

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Emozioak G
thumb_id:

emozioak. Emozio adimena, zer da?

azaroa 4, 2014 in *albo-oharrak

Emozio adimena norbere nahiz besteen sentimenduak ezagutu eta maneiatzeko ahalmena da. Emozio adimena landuz, norbere sentimendu eta emozioak antzeman, moldatu eta gidatuko ditugu, motibazioa sortuz eta erlazioak kudeatuz.

emozioakEmozio adimenaren xedeak:
· Norbere burua motibatu
· Frustazioei aurre eginez ahaleginean jarraitu
· Bulkadak kontrolatu
· Sariak geroratu, atzeratu
· Gogo-aldartea erregulatu
· Larrialdietan arrazonatzea lortu
· Enpatia eta besteekiko fio izatea lortu

 

Hezkuntza helburua

Zoriointsuak izateko ezagutza asko metatzea baino garrantzitsuagoa da zer gertatzen zaigun argitzea, onartzea eta horren arabera jokatzea.

Zertarako
Ariketa honen bitartez guraso eta hezitzaileak lagundu nahi ditugu
· Euren haurrak emozionalki osasuntsu izateko
· Bizitzaren aurrean jarrera baikorra azaltzeko
· Norbere sentimenduak adierazi eta kontrolatzeko
· Besteen emozioekin konektatzeko
· Autonomia izateko
· Erabaki egokiak hartu eta bizitzan sortzen diren zailtasunak gainditzeko

Fitxa nola erabili
Haurrekin emozioak lantzeko, emozio-aurpegitxoak eskuragarri izatea komeni da. Paretan, haurraren altueran itsatsi ditzazkegu marrazki bereizgarri hauek. Hala, gelan nahiz etxean, emozio bat bideratzeko egoera konkretua ematen den einean,emozio- aurpegitxoak erabiliko ditugu, norbere emozioen islada bezela erabiltzeko. Emozioa antzeman eta onartzeko. Haurra identifikatua sentituko da eta emozioaz jabetuko da.

Emozio-aurpegitxoen pertsonaiari izena jartzea komeni da, bakoitzak gogokoena duena edo taldean aukeratzen dena. Hala nola “Ainhoa, Iñigo” …”triste, pozik”… azalduko dira . Gertuko pertsonaia bihurtuko da. Emozio desberdinak dituen pertsonaia. Hau da, bizitzaren islada.

Emozio-aurpegitxoak, egunean zehar erabilgarriak izan behar dira.
Demagun 1-2 urteko haur batek besteari mina eman eta, bigarren hau protestan hasten dela. Holakoetan,  mina eragin duen haurra eraman “Iñigo haserre” ageri den emozio-aurpegitxoaren marrazki ondora, eta marrazkia seinalatuz esan:
“Ikusi, zure laguna haserre dago, Iñigo bezela. Ez zaio gustatu egin diozuna”.

Egunero, une konkretu batean aurpegiak erakustea interesgarria da, hala, emozioak identifikatzen ohitzeko baliagarria izango delako.

Azkenik, haur bakoitzari, egunean zehar nola sentitu den galdetu diezaiokegu eta berak aurpegi bat aukeratuko du sentitutakoa adierazteko.

Edurne Saizar-rek garatutako jarraibideak.
Edurne Psikologo eta Haur Hezitzailea da.

Oharra: Fitxa koloretan eta koloreztatzeko (eta pertsonalizatzeko) eskuragarri duzue.

thumb_id: 2425

emozioak

azaroa 4, 2014 in bihotzetik, koloretan

inprimatu, moztu eta erabili. Paretan itsasi edo makiltxoa jarri…

aurpegitxoak nola erabili eta zertarako baliagarriak diren jakiteko hemen klik egin

egilea: nini_bat

Sustatzailea Ttiklik elkargunea

Bai, erabilera baldintzak onartzen ditut
Kolorekolore Emozioak