*albo-oharrak

1025 – senior Garcia Acenariz de Ipuscua

urria 27, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Wikipedian informazio bila nenbilela datu xelebre honekin egin nuen topo. 1025. urtean azaltzen da lehenengo aldiz “Gipuzkoa” toponimoa, garai hartan “Ipuscua” zena. Senior Garcia Acenariz de Ipuscua, ezagutzen den Gipuzkoako lehen jauntxoa, Olazabal monastegiaren dohaitza egiten du testu horretan. Azkenaldian grafia eta kaligrafiarekin bueltaka nabilenez testu hori ikustea mundiala izango zela pentsatu nuen. Nondik hasi
read more

Oh txantxangorriak…

iraila 29, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

… gelako sapaian… Abestiaren leloa buruan dugula prestatu ditugu maskara berri hauek. Txantxangorria da oraingoan protagonista, txoritxo txiki, bular gorri hori. Bi fitxa berri aurkituko dituzue geurean bata diseinu ohiko bat, moztu gomatxoa jarri ta listo! Txantxangorria koloretan eta txantxangorria koloreztatzeko. Eta bestea maskara 3D bat. Kasu honetan mokoa banatuta dator eta moztu eta itsatsi
read more

Eguzkia eta euskal disenu grafikoa

iraila 18, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Diseinu grafiko aldetik ikusita eguzkilorea gure ikurretako bat da. Baserrien sarreran jartzen zen eta zoritxarra uxatzea zuen helburu. Gaur egun material askotan aurkitu ditzazkegu: egurra, metalak, zeramika, harri bitxi bihurtuta… Naturalak, mendian daudenak, ezin dira hartu debekatuta dago garai batean desagertzear egon bait ziren (etxean eguzkilorea izatea modan jarri zen garai batean). Plastikoki oso ikur
read more

Mari, Mari… Marijaia dator

abuztua 26, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Marijaia Bilboko Aste Nagusira urtero etortzen den pertsonaia da. Pertsonaiak zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu eta Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an Jai Batzordeak eskatuta. Aurpegi irribarretsua eta sudur handia du. Besoak altxatuta ditu beti dantzarako jarrera alaiarekin. Urtero Mari Jaiaren arropak aldatzen dira eta arropa berriarekin etortzen zaigu. Aste Nagusiaren hasieran
read more

Gure dinosaurioen arrastoak…

uztaila 23, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Aspaldi eskuartean genuen lana zen fitxa hau. Euskal herriko dinosaurioak irudikatu nahi genituen… Bat behintzat irudikatzen hastea. Oso prozesu luzea eta gogorra izan da. Inoiz diseinatu degun gauza/irudi/pertsonai zaiena izan da. “Beta” fitxa bat dela esan dezakegu ere, maitasun handiz egindakoa da bainan ametsgaiztoa bihurtu dena. Hobetu behar dela argi dugun arren argitaratzea erabaki dugu
read more

San Joan bezperako mozorroak

ekaina 19, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

San Joan bezpera oso gustoko deten festa da. Txikitatik suaren misterioa, bere berotasuna eta aldi berean bero horren biolentzia eta zaratak, inguruko algarak, urduritasuna… Joan den urtean sua eta su inguruan dantzan fitxak prestatu genituen eta aurten mozorroak izan dira fitxa berrien gai nagusia. Zugarramurdi gogoan izanda aurten suaren inguruan akelarrea antzeztea gura izan dugu.
read more

euria hasi zen…

martxoa 3, 2015 in *albo-oharrak by kolorekolore

Halakoa izan da azken egunetan bizi izan duguna, nola bait kontatu nahi genizuen. “koloretan/bihotzetik” Zuen istorioa kontatzeko beharra badezute, fitxa hemen aurkituko dezute: “marrazteko/ istorioak marraztu”  

Familia + eskola = ni(x)

azaroa 7, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

Gure haurrek oso argi izaten dute, askotan, gustukoa zer duten, eta bai etxean eta bai eskolan jo eta ke aritzen dira ekintza, kirol edo jarduera horietan. Eskolan, mundu berriak ezagutzen dituzte betiere: animaliak, kirolak, herrialdeak, ogibideak, hizkuntzak, zientziak… Batean eta bestean ikusitakoarekin, ezagututakoarekin, bizitakoarekin osatuz doa haien bizitza eta etorkizunean izango direnaren ametsa, asmoa edo
read more

emozioak. Emozio adimena, zer da?

azaroa 4, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

Emozio adimena norbere nahiz besteen sentimenduak ezagutu eta maneiatzeko ahalmena da. Emozio adimena landuz, norbere sentimendu eta emozioak antzeman, moldatu eta gidatuko ditugu, motibazioa sortuz eta erlazioak kudeatuz. Emozio adimenaren xedeak: · Norbere burua motibatu · Frustazioei aurre eginez ahaleginean jarraitu · Bulkadak kontrolatu · Sariak geroratu, atzeratu · Gogo-aldartea erregulatu · Larrialdietan arrazonatzea lortu
read more

demokrazia etxean hasten da

urria 16, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

HAZI HEZI aldizkaria. 10. alea Garrasia, ipurdikoa, juizioa… gainezka egiten dute sarri gurasoek, nahi ez luketen eran jokatuz haurrekin. Familiako harremanak begirunezkoak izan daitezen bi oinarri dituzte: norbere burua errespetatzea eta haurren garapen-premiak asetzea. Errespetuzkoak al dira familiako harremanak? Adeitsuak, begirunezkoak, demokratikoak, parekideak al dira gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioak? Goizean goiz etxe ugaritan ikus
read more

Bilintx, gure klasikoak

iraila 26, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

Hemen dugu Indalezio Bizkarrondo, gure literaturaren profilik ahaztezinena. Irudi hauek izan ditugu buruan diseinatzerakoan, klasiko batentzako diseinu berria. Donostiarra, maitasunaren olerkaria eta bere heriotza tragiko bezain erromantikoa izan zen. Hona hemen Bilintx eta bere olerki ezagunenetako zatitxo bat (ezin irakurri abestu gabe ezta?). Bilintxen fitxa sustatzaile bila dabil eta gure klasikoen diseinu berritze luze baten
read more

Haurtzaroan ohitura osasungarriak hartzea bizitza osasuntsu baterako inbertsiorik onena izango da.

uztaila 15, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

HAZI HEZI aldizkaria. 9. alea Osasuntsu egoteak ez du gaixotasunik ez edukitzea esan nahi, gaixotasun-gabezia baino zerbait gehiago da osasuna;  ongizatea izatea da, hala fisikoa nola emozionala eta soziala.  Haurtzaroan ohitura osasungarriak hartzea bizitza osasuntsu baterako inbertsiorik onena izango da.  Elikadura egokia,ariketa fisikoa  eta atsedena ongizatearen oinarri izateaz gain, mende honetako gaitz kronikoak prebenitzeko bide
read more

ongi etorri · wellcome · bienvenid@s

uztaila 3, 2014 in *albo-oharrak by kolorekolore

itsas-zaldiak

gure web orriaren itxura gehiegi aldatu ez bada ere gogor lan egin dugu azken hilabeteetan weba hobetzeko eta goitik behera berritu dugu.    hiru hizkuntzatan arituko gara hemendik aurrera eta bloga izango degu.    ‘albo-oharrak‘ gure blogaren izena da, fitxen garapen bidean ikasten duguna zabaltzeko erabiliko dugu eta gure lagunek (gai desberdinetan adituak) irakasten digutena ere
read more